Fakturak euskaraz. Zer da?
Enpresa zerrenda bat eratu dugu, enpresa hauek fakturak eta zerbitzua euskaraz ematen dute. Denok izaten dugu harremanak haiekin nahiz eta normalean fakturak erdaraz jaso. Enpresa bakoitzari zerbitzua euskaraz nola eska dezakezun argituko dugu zerrenda honen bidez.

Lagundu eiguzu hobetzen

  • Hasteko begiratu zerrendan agertzen diren enpresak eta bere agiriak ez baduzu euskaraz jasotzen eskazazu orain.
  • Zure eskaera ez badute bideratzen, esaiguzu: euskarri @ euskalerria.org
  • Zerrendan ez den beste edozein enpresatako informazioa baduzu, idatzi helbide honetara: euskarri @ euskalerria.org. Proiektua hobetzeko zure laguntza ezinbestekoa dugu.
  • ENERGIA HORNITZAILEAK ...................................................................................
    EDF
    Fakturak erdara hutsean bidaltzen ditu espresuki euskaraz bidaltzeko eskatu ezean. Telefonoa hauxe da: 0810333264
    Web-orria: http://www.edf.fr


    Iberdrola
    Faktura euskaraz jasotzeko, eska ezazu posta bidez helbide honetan: clientes@iberdrola.com zure kontratuko erreferentzia zenbakia bidaliz, edo deitu 901 20 20 20 telefonora; telefono honetara deituz gero, kontestagailu batek hainbat aukera emango dizkizu, "Otras Operaciones" aukeratu ezkero, operadore bati pasako diote deia, esaiozu fakturaren hizkuntza nahi duzula aldatu, berak kontratuaren zenbakia eskatuko dizu (fakturaren goiko aldean agertzen dena).
    Web-orria:http://www.iberdrola.es


    Naturgas
    Naturgas enpresaren bezeroa bazara, faktura euskaraz eta espainolez jasotzen duzu. Euskara hutsez jasotzeko aukera ez dute oraingoz bideratzen. Eskatu euskara lehenesteko! 902 123 456 telefonora deitu eta faktura etxean euskara hutsez jaso nahi duzula esan. Ezetza ematean, beste aldean dagoenari eskatu zure kexa jasotzea (derrigortuta dago hori jasotzera); posta elektronikoz (soluzioa@naturgasenergia.com) bidali zure eskaera. Hona hemen erabil dezakezun testua.
    http://www.naturgasenergia.com/home/eu


    GAS NATURAL
    Fakturak erdaraz bidaltzen ditu. Telefonoa hauxe da: 902250365
    Web-orria: http://www.gasnatural.com/


    REPSOL
    Fakturak erdaraz bidaltzen ditu. Telefonoa hauxe da: 901170170
    Web-orria: http://www.repsol.com/


    GAZ DE FRANCE
    Fakturak erdaraz bidaltzen ditu. Telefonoa hauxe da: 0810333264
    Web-orria: http://www.gazdefrance.fr/


    URA ETA ZABORRA ..............................................................................
    Gipuzkoako Urak
    Enpresa honek fakturetan euskara lehenesten du. ZORIONAK!
    Web-orria:www.gipuzkoakour.com/index_e.asp


    Iruñerriko Mankomunitatea
    Fakturak elebietan bidaltzen ditu. Eskatu euskara lehenesteko!
    Telefonoa hauxe da: 901502503
    Web-orria: http://www.mcp.es/


    Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoa
    Fakturak elebietan bidaltzen ditu. Eskatu euskara lehenesteko!
    Telefonoa hauxe da: 944873187
    Web-orria: http://www.consorciodeaguas.com/


    AMVISA
    Fakturak elebietan bidaltzen ditu. Eskatu euskara lehenesteko!
    Telefonoa hauxe da: 94516100
    Web-orria: http://www.amvisa.org/


    Suez Lyonnaise Des Eaux
    Fakturak ERDARA HUTSEAN bidaltzen ditu. Adieraziozu euskaraz jasotzeko duzun nahia
    Telefonoa hauxe da: 0810357357
    Web-orria: http://www.lyonnaise-des-eaux.fr/


    KOMUNIKAZIO-ENPRESAK .................................................................................
    Euskaltel
    Euskaltelek fakturak euskara hutsez bidaliko dizu eskatu ezkero, deitu 900 840 840 telefono zenbakira (orain arte ez baduzu ezer eskatu faktura gaztelaniaz eta euskaraz jasotzen duzu segur aski). Web-orri honen bidez ere momentu batean alda dezakezu fakturaren hizkuntza:
    https://www.euskaltel.es/web/corporativo/atencioncliente/idiomaFactura.jsp?tipo=residencial
    Bestalde, 900 840 840 telefono zerbitzuan dihardutenak euskaldunak dira, hala ere esan iezaiezu harremanetarako hizkuntza euskara hautatzen duzula, hala eginda, telefonoa erantzun baino lehen euskalduna zarela jakingo dute eta bakarrik euskaraz ariko dira zurekin.


    Amena
    Amena enpresak ez du inongo zerbitzurik euskaraz eskaintzen, bai ordea estatu espinolean ofizialak diren beste hiru hizuntzetan. EAEan Euskaltel da bere ordezkaria, baina euskara ofiziala den Nafarroa lurraldean, hutsaren hurrengoa. Bezeroa baldin bazara deitu 470 telefono zenbakira eta zure kexa utzi.

    Vodafone
    Faktura euskaraz jasotzeko, deitu 123 telefono zenbakira, zure datuak eskatuko dizute. Hemendik aurrera telefonoz euskaraz artatua izateko, espreski eskatu behar duzu, eskaiezu euskaraz artatua izan nahi duzula

    Telefonica-Movistar
    Faktura euskaraz jasotzeko, deitu 609 telefono zenbakira, zure datuak eskatuko dizute. Beste aldetik telefonoz euskaraz artatua izateko, espreski eskatu behar duzu, eskaiezu euskaraz artatua izan nahi duzula.

    Telefonica
    Zure telefono finkoren faktura euskaraz jasotzeko deitu 1004 telefono zenbakira

    Telefono fabrikatzaileak
    Alcatel telefonoa baldin baduzu, zorionekoa zu, menua euskaraz ikusteko aukera ematen dizu; konpainia bakarra da, beste guztiek kaka egiten digute gainean. Badakizu Alcatel aukera ezazu telefono berria erostean.

    Banka .......................................................................................
    Euskadiko kutxa
    Etxean agiriak euskara hutsez jasotzeko, eskazazu zure bulegoan

    Banesto
    Agiriak euskaraz, galegoz, katalanez eta espainolez bidaltzen ditu. Hizkuntza aldatu nahi baduzu, zure bulegora baino ez duzu joan behar

    KUTXA
    Kutxan zure komunikazio-hizkuntza aukera dezakezu, bai erdera, euskera-erderaz, edo euskeraz. Euskara hutsez ez baduzu jasotzen deitu 901 111 411 telefonora edo zure bulegoko lehiatilean eska ezazu.

    BBK, Vital Kutxa, IparKutxa
    Euskaraz eta gaztelaniaz. Ez dute bidaltzen euskara hutsezko agiririk

    Caja Madrid
    Caja Madrid bankuak euskara baztertzen du, galegoa, gaztelania eta katalana dira bere hizkuntza bakarrak. Zure kexa adierazi nahi baduzu deitu 902 246 810 telefonora.

    Uno-e
    Uno-e bankuak euskara baztertzen du, gaztelania eta katalana dira bere hizkuntza bakarrak. Bezeroa bazara oso inportantea da zure iritzia azaltzea. Hauek dira eskaintzen dizkizuten aukerak:
      Telefonoz: 901 111 113
      Idatziz: Departamento de Calidad de uno-e C/ Julián Camarillo, 4 Edif. C 28037 Madrid.
      E-postaz: centroatencioncliente@uno-e.com


    Patagon-Openbank
    Patagon bankuak euskara baztertzen du, gaztelania eta katalana dira bere hizkuntza bakarrak. Bezeroa bazara oso inportantea da zure iritzia azaltzea. Hauek dira eskaintzen dizkizuten aukerak:
      Kexak jasotzeko telefonoa: 901 223 242
      E-postaz: ayuda@openbank.es


    Bankoa
    Ez du euskaraz agiririk bidaltzen. Hala ere bezeroa bazara, bidal diezaiekezu eskaera formulario hau betez:
    https://www.bankoa.es/BANKOA/Euskara/Hasiera/formularios/formulario3.htm


    La Caixa
    Ez du euskaraz agiririk bidaltzen. Hala ere bezeroa bazara, egin ezazu zure eskaera web-orri honen bidez:
    https://portal1.lacaixa.es/CallBack/Solicitud?lang=esp&&&&&&&&CAI
    edo telefono honetara deituz: 902 223 223


    BBVA
    Bizkaikoa den banku honek euskara baztertzen du. Noiz arte iraungo den egoera hau bezeroen esku dago. Bezeroa bazara, egin ezazu zure eskaera web-orri honen bidez:
    http://www.bbva.es/TLBS/tlbs/jsp/esp/meta/contacto/viaemail.jsp#0
    edo telefono honetara deituz: 902 22 44 66


    BESTELAKOAK ..............................................................................
    Travelclub
    Travelclub enpresak euskera hutsez bidaliko dizu agiri guztiak, hala eskatu ezkero. Deitu 902 400 400 telefono zenbakira.

    Sindikatuak
    Errenta Aitorpenerako, sindikatuek urteko kuotaren agiria bidaltzen diote afiliatuari. Sindikatu gehienek (LAB, ELA, STEE-EILAS, ESK, CCOO, UGT, ...) euskaraz eta erdaraz igortzen dute agiria. Euskara hutsez jaso nahi izanez gero jar zaitez sindikatuarekin harremanetan.

    Errenta Aitorpena
    Banku baten bitartez egiten baduzu, Ogasun bulegoetan edo Aholkularitza batean, aitorpena euskaraz inprima ezazu (nahiz eta aitorpena erdaraz egin beti duzu euskeraz inprimitzeko aukera). Aitorpena egin baino lehen zure nahia azaldu.


    alojamiento web gratis
    Otros servicios ofrecidos por HispaVista:
    Ofertas de Trabajo y Busco pareja
    Consigue una página web gratis o un
    hosting con Galeón